Osagaiak
Errezeta
Luzeran mehe edo xerratan moztuko ditugu bananak, hobekien moldatzen garen eran. Labean gorrituriko moldearen hondoa tapizatuko dugu ondoren banana puska horiekin, hutsunerik utzi gabe. Urtu eta gainerako osagaiekin nahasiko dugu txokolatea, hotzean jorik. Labean gorrituriko moldean isuriko dugu ondoren orea, platano xerra edo puska luzeen gainean. Aurrez 150º-tan beroturiko labean sartuko dugu ondoren, eta hartan edukiko dugu 20-30 minutuan. Mamitsu geratuko da barrua, bestela lehortu egiten da. Labeko tenperatura errespetatu behar da. Moldeari eragin eta barrua dardarka ageri behar du. Oso garrantzitsua da hau, horrela bada krematsu geldituko da hoztu eta gero.
Tartaren estalkia egingo dugu ondoren. Hona hemen osagaiak: 100 g txokolate beltz,50 g txokolate esnedun, koilarakada eder bat gurin hotz eta 5 koilarakada esnegain urtu. Mikrouhinetan, indar apalenean, urtuko ditugu txokolateak gopor batean, kontu handiz, erre ez daitezen. Labetik atera bezain laster erantsiko ditugu, bira eta bira, gurina eta esnegain urtua. Ongi loditu eta azal distiratsua lortu duenean irauliko dugu txokolatea labean erretako tartaren gainean. Egoki banatuko dugu txokolatea gainazal guztian. Prest dago. Hiru geruzatan mamituriko tarta bat.
6pR0iV http://www.FyLitCl7Pf7kjQdDUOLQOuaxTXbj5iNG.com
JLoNjBxFNOJ @ 2015-04-15 14:37:47hS1pel http://www.FyLitCl7Pf7kjQdDUOLQOuaxTXbj5iNG.com
AHILjDsdVxkRgbRwbw @ 2016-02-03 06:31:03