Osagaiak
Errezeta
Ontzatan moztu eta gopor batean sartuko dugu mikrouhinetan, indar apalenean, ur dadin. Bitartean, hagaxkaz joko ditugu, beste gopor batean, gorringoak eta arrautzak 3 koilarakada azukrearekin, orea loditzen eta zuritzen hasia dela sumatu arte. Gainera, beste 2 koilarakada azukreak erantsiko dizkiogu tinko harroturiko esnegainari.
Urtu ondoren erantsiko diogu txokolateari rona, xorta bat. Azukrearekin jotako arrautzekin nahasiko dugu ondoren. Gomazko espatula batez erantsiko diogu ondoren ore hau esnegain harro azukreztatuari, goitik behera leunki nahasiz, moussea ahalik eta harroena izan dadin. Ez azkar jo, esnegain harrotua apal ez dadin. Goporretan edo portzelanazko pote txikitan banatuko dugu nahastura, eta ongi tapatuta edukiko ditugu hozkailuan, jan aurretik.
486433w4etgdc,te46w24
tyhtlr6i9 @ 2016-02-17 18:12:28