TXOKOLATE TERRINA ERRAZA

Osagaiak

  • Bizkotxoa egiteko:
  • 4 arrautza
  • 125 g azukre
  • 80 g irin
  • Ximiko bat legamia hauts
  • Trufa egiteko:
  • 800 g txokolate beltz
  • 3 gorringo
  • 100 g gurin guri
  • Arrautza zuringo bat, harrotua
  • Xorta bat armagnac

Errezeta


Bizkotxoa egiteko: Gopor batean, hagaxka batzuez nahasiko ditugu arrautzak eta azukrea, orea loditu eta zuritu arte, ongi harroa gelditu arte. Ondoren, bahetu eta langar finean erantsiko diegu irina arrautzei eta azukreari, poliki-poliki. Gomazko espatula batez edo, hori ezean, lehengo hagaxkez nahasiko dugu guztia. Laberako paper sulfuroztatuaren gainean hedatu dugu bizkotxo-orea. Labean sartuko dugu ondoren, 180º-ko tenperaturan, eta 8 minutuan edukiko dugu egiten.

Bizkotxoa maneatze kontu korapilatsu hau horren gogoko ez badugu, egina erosi eta kitto!
Prest eduki eta gero, plum-cake molde baten paretak eta hondoa estaliko ditugu (aluminio-paperaz estalia egongo da aldez aurretik). Moldearen gaineko diametroaren neurriko xafla bat utziko dugu geroko, betegarriaren gainean jarriko baitugu gero, barrua bete eta gero. Halatan alde guztietatik bizkotxoz estalitako moldea izango da hau.

Trufa egiteko: Maria bainuan edo mikrouhinetan, gopor batean urtuko dugu txokolatea, eta gainerako gaiekin nahasiko dugu ondoren. Ongi joko dugu guztia, egoki nahasteko. Terrinaren barruan isuriko dugu orduan trufa hori, eta bizkotxozko xaflaz estaliko dugu, tapa baten antzera. Aluminio-paperaz itxi eta jan aurretik gutxienez 12 orduz edukiko dugu terrina hozkailuan.

Moldetik atera, papera kendu eta, ahoa bero duen labana batez, xerrak egingo ditugu, plater batean ipintzeko. Saltsa ingelesa, esnegain urtua eta praline saltsa egokiak izan daitezke terrina honen ondoan aurkezteko.



Zer iruditu? Ondo atera zaizu?