ARKUMEA KAZOLAN ERRETA

Osagaiak

  • Arkume erdia (umerria edo bildotsa), pisu bereko lau puskatan zatitua
  • Limoi erdiaren zukua
  • Koilarakada handi bat oliba olio
  • 3 baratxuri ale
  • Baso bete ardo zuri
  • 2 baso bete ur
  • Gatza

Errezeta


Su gainean jarriko dugu arkume puskak eroso sartuko diren kazola zabal bat, estalkiz hornitua. Oliba olioa isuri eta su eztian gorrituko ditugu hartan arkume zatiak, aurrez gatz emanak. Alde guztietatik gorrituko ditugu, azal ongi txigortu arte, baina haragiari ez koipeari erretzen utzi gabe. Limoi zukua, baratxuri aleak eta ardo zuria erantsiko ditugu ondoren. Tapaz estali eta su eztian egosiko da dena, beti bat. Lehen 30 minutuetan, hatz bat gainetik egongo da beti ura bildoskitik. Arian-arian gaineratuko den ur honek zuku guztiz zaporetsua eskainiko du. Urritzen ari dela ikusi ahala isuriko dugu ur gehiago. Epe horren bitartean, irauli eta busti egingo ditugu puskak beren zukuan, kolore egokia har dezaten. 55 minutukoa da, gutxi gora behera, jaki honen maneatze denbora. Azken 10 minutuetan tapatu gabe edukiko dugu kazola eta urritzen utziko diogu hondoan pausaturiko zukuari, haragi puskak bil ditzan. Pausatzen utziko dugu ondoren guztia, kazola tapaz estalirik, 10 bat minutuan, zerbitzatu aurretik. Entsalada on batekin aurkeztu.



Zer iruditu? Ondo atera zaizu?