UNTXIA PARRILLAN ERREA

Osagaiak

  • Bi untxi eder, atzeko eta aurreko hankak eta erdialdeko solomoa bereiziak
  • 4 baratxuri ale, pikatuak
  • Koilarakada handi bat ziape
  • Limoi zukua
  • Ezkai freskoa, adaxka batzuk
  • Oliba olioa eta gatza

Errezeta


Gatza emango dugu untxi atal guztietan eta gopor batean utziko ditugu biguntzen, ordu batzuetan, baratxuri ale pikatu, koilarakada ziape, limoi zuku, ezkai adaxka eta zorrotada on bat oliba oliorekin. Epe horren ostean, xukatu eta ikatz parrilla batean erreko ditugu untxi atalak, gorritzen eta txingarraren ke-kolpeak hartzen utzirik. Erretzen ari den bitartean, beratzen egon zen isurkariaz igurtziko ditugu puskak, brotxa batez, kolore gorri distiratsua eduki dezan. Patata egosien entsalada batekin, adibidez, zerbitzatuko dugu.



Zer iruditu? Ondo atera zaizu?