Osagaiak
Errezeta
Gatza eman eta kazola zabal batean jarriko ditugu gorritzen, oliba oliotan, untxi zatiak su ertainean. Ongi frijituko dugu untxia azalaren alde guztietatik. Sua eztitu eta barazkiak irauliko ditugu kazolan; eztitzen utziko ditugu, erre gabe, 10 bat minutuan. Tomate saltsa erantsiko dugu ondoren. Bira batzuk eman eta salda edo ura isuriko dugu. Gozatzen utziko ditugu jakiak su eztian 25 bat minutuan, haragia xamur eta saltsa puskei itsatsirik gelditu arte. Ez du saldatsu behar. Jan aurretik, oliotan frijituriko patatak, dadotan moztuak, edo barrengorri salteatu batzuk erantsi ahal izango ditugu hornidura gisa.
separation
women skater dress @ 2016-11-01 04:43:21