Osagaiak
Errezeta
Letxuga hostoak ur hotzean garbitu, bertara ozpin edo lixiba tanta batzuk botata, eta ongi lehortu. Hostorik handienak eskuz zatitu, beti zurtoinetatik hostoetarantz. Gopor batean paratu eta tipulin zerrendekin nahasi. Ozpin saltsa katilu batean prestatu limoi zukua edo ozpina gatz eta piperbeltz pittin batekin nahasiz eta oliba olio birjina hari mehean gehituz. Eragin pixka bat eta mahaira lehenbailehen.