ARKUMEA SALTSAN PATATEKIN

Osagaiak

  • 1,5 kg arkume (umerria edo bildotsa), puska ertainetan zatitua
  • 5 piper txorizero, litro eta erdi ur epelean bi orduz beratuak
  • 3 baratxuri ale, pikatuak
  • 2 tipulin handi, pikatuak
  • 10 koilarakada tomate saltsa
  • 5 patata eder, pobreen moduan puskatuak
  • Xorta bat oliba olio
  • Gatza

Errezeta


Gatza eman eta, kazola zabal batean, alde guztietatik gorrituko ditugu arkume puskak, xorta bat oliba olioarekin. Txigortu ondoan, plater batean gordeko ditugu geroko.

Kazola berean, koipe soberakina erretiratu eta gero, erantsiko ditugu tipulina eta baratxuriak: gatz pixka bat eman eta biraka erabiliko ditugu barazkiak su eztian,15 bat minutuan. Arkume puska dagoeneko txigortuak erantsiko ditugu ondoren, jarioan emango zuen zukuarekin batera eta, biraka erabili eta gero, erantsiko ditugu tomate saltsa, piper txorizeroen mamia eta piperrak beratzen egon den salda zorrotada bat. Estali eta gutxienez ordubetean edukiko dugu guztia su ezti-eztian gozatzen. Lehortzen ari dela sumatzen badugu, gehiago erantsiko dugu piper txorizeroak beratu diren saldatik, haragia xamur dagoela ikusi arte.

Arkume-saltsa egin baino 20 minutu lehenago erantsiko ditugu patatak, pobreen moduan puskatuak, eta gatz pixka bat. Egosten utziko dugu dena su ezti-eztian, patata puskek lehertu gabe osorik iraun dezaten. Puskaren bat desegin egingo da eta haren laguntzaz are lodiagoa izango da saltsa. Ezinbestekoa da hori, eta ongi etorria. Mamitsu behar du arkumeak eta puskak busti behar ditu saltsak. Bukaeran, gatz pixar bat eman hala izango dugu gainetik, hala behar duela sumatzen badugu.



Zer iruditu? Ondo atera zaizu?