URRABURUA LABEAN TIPULA, PATATA ETA TOMATEAREKIN

Osagaiak

  • Urraburu eder bat, 4 lagunentzako modukoa edo bi ertain, ezkata, errai eta alboko hezurrik gabe Baso erdi bat ardo zuri
  • 6 koilarakada oliba olio
  • 4 baratxuri xister, xerratan
  • 3 koilarakada sagardo-ozpin
  • 4 tipulin txiki, zerrendatan
  • Kg erdi patata, zurituak eta dado txikitan moztuak
  • 2 tomate heldu, zurituak
  • Perrexil xehatua
  • Gatza

Errezeta


Padera batean olio pixar bat jarri eta, gatza eman ondoren, salteatuko ditugu hartan tipulinak, gorritu arte. Geroko gordeko ditugu ondoren. Era berean, oliba olio ugaritan frijituko ditugu patata dadoak, ongi txigortu arte. Gorde ere egingo ditugu geroko. Ataletan zatituko ondoren, labana batez kenduko diegu tomateei barrena, eta lore-petaloak balira bezala utzi. Geroko gordeko ditugu hauek ere.

Gatza eman eta labeko erretilu batean paratuko dugu urraburua. Ardo zuria eta oliba olio pixka bat isuriko dugu ondoren. Aldez aurretik 180º-tan berotutako labean sartu eta hantxe edukiko ditugu 25 bat minutuan. Arrainaren zukuaz garaztatuko dugu aldiro-aldiro urraburua, mamia erdiko hezurretik aise askatzeko moduan dagoela ikusi arte. Heze egongo da beti erretiluaren hondoa, eta ura erantsiko dugu ardoa lurruntzen bada. Egizu kontu kilo bakoitzeko15 bat minutu egin behar dituela arrainak labean.

Bukaera aldean, urraburua ia egin denean, zartagin batean olioa su bizian berotu eta baratxuri xerrak gorrituko ditugu hartan. Txigortu direnean, sagardo-ozpina eta arrain errearen zukuaren parte bat gaineratu eta irakiten edukiko dugu guztia segundo batzuetan. Erne zipriztinekin! Tipulina, patatak eta tomatea erantsiko dugu ondoren, kolorea doi-doi hartu eta baratxuri-oliotan ongi busti daitezen, eta haren gainetik hautseztatuko dugu perrexil xehatua. Hori guztia garaztatuko dugu erretiluan zabalik egongo den urraburuaren gainean. Mahairako prest edukiko dugu orduan urraburua.



Iruzkinak

Zer iruditu? Ondo atera zaizu?