URRABURUA PLANTXAN TXIRLA ETA GANBEKIN

Osagaiak

  • 4 urraburu solomo, hezurrik gabe, 220 g bakoitzak
  • kg erdia ganba, gordinik eta zurituak
  • kg txirla
  • 6 koilarakada oliba olio
  • 4 baratxuri ale, xerratan
  • 3 koilarakada sagardo-ozpin
  • Perrexila, xehatua
  • Gatza

Errezeta


Gatza bi aldeetatik eman eta padera batean jarriko ditugu urraburu solomoak su bizian, oliba olio pixar batekin. 4 bat minutuan edukiko ditugu su bizi horretan. Erretiratu egingo ditugu, lehor ez daitezen.

Padera garbitu, olioa isuri eta hartan gorrituko ditugu baratxuri xerrak. Ganbak erantsi eta arin frijituko ditugu ondoren une batzuetan. Berehala aterako ditugu, lehor ez daitezen. Paderan gelditu den koipean irauliko ditugu ondoren txirlak, su bizian ireki daitezen. Ireki orduko gaineratuko ditugu berriro ganbak eta ozpina, murriztu eta baratxuri-olioari kutsua utz diezaion. Ez du saltsak zuku behar, heze eta mamitsu baizik. Perrexil xehatua erantsi eta urraburu solomoen gainean garaztatuko dugu baratxuri-olioa. Eta mahaira!



Zer iruditu? Ondo atera zaizu?