Osagaiak
Errezeta
Xapo gibelaren azalean ziztada arin batzuk egin eta ur oso hotzean edukiko dugu 15 bat minutuan, patz pixka batez. Lehortu eta xerra loditan zatituko dugu ondoren. Kazola zabal batean ipiniko ditugu tipulak, gatza eta oliba olioarekin batean. Su ezti-eztian edukiko ditugu tipulak gozatzen eta gorritzen, 45 bat minutuan.
Gibela xerrak irinetan pasa eta leunkiro astinduko ditugu ondoren, soberakina kentzearren. Padera batean, olioa jarriko dugu su bizian, hatz beteko neurrian. Gibela sartu eta, erretzen utzi gabe, 2 minutuz (lodieraren arabera) edukiko dugu frijitzen. Buelta eta buelta erabiliko ditugu bitsadera batez, azal gorri kurruskariaren azpian haragi koloretsua bezain mamitsua gorde dadin. Ez dadila lehortu. Paderatik atera eta paper xurgagarriaren gainean xukatuko ditugu gibel xerrak.
Gibela tipula beroaren gainean jarri eta xorta bat ardo zuriaren gozoan utziko dugu une batzuetan irakiten, su eztian. Pausatzen utzi eta mahairako prest edukiko dugu jakia.