GARI-ZAINZURI SALTEATUAK IDIAZABAL GAZTAREKIN

Osagaiak

  • Gari-zainzuriak, 2 sorta
  • 2 koilarakada gurin
  • Koilarakada bat oliba olio
  • Idiazabalgo gazta puska bat, arraspatu berria
  • Gatza
*Lau pertsonentzat

Errezeta


Zainzuriei beheko alde gogor eta lurtsua kenduko diegu. Horretarako, behe-behetik tolestu zainzuria eskuekin. Zainzuria alde zati ez hain gogorretik hauts dadin lortuko dugu. Gero zuritu. Hagitz lodiak baldin badira, bitan moztu luzetara. Zartagin batean zartagina jarri eta su ez oso bizian berotu dadila aparra botatzen duela ikusten dugun arte. Zainzuriak sartuko ditugu, baina denek zartaginaren hondoa ukitzeko moduan. Beharrezkoa bada, zenbait txandatan egin. Poliki eman buelta zainzuriei, xuabe-xuabe frijitu daitezen.

Azken 5 minutuetan sua pixka bat bizitu, baina kontuz, ez dadila erre koipea. Gehitu orain oliba olioa, koilarakada bat. Gutxi gorabehera 6 minutuz edukiko ditugu sutan, betiere suaren bizitasunaren arabera eta zainzurien loditasunaren arabera. Dena dela, eginak ote dauden jakiteko modu hoberena bat jatea da. Azken momentuan goxo-goxoak gelditzen dira gurin pixka bat emanez gero. Gero gatz pixka bat erantsi.

Sutatik ateratzeko momentuan, gazta arraspatua parparrean botako dugu, poliki, zainzurien gainean gaztak ez baitu gelditu behar ahi moduan, baizik gazta geruza fin moduan. Plazerraren gailurrera iritsiko gara baldin eta, bukatutakoan, neguko boilur beltzaz estaltzen ahal badugu, par-par botata hau ere. Zerua izan daiteke, paradisua.



Zer iruditu? Ondo atera zaizu?