ARRAIA PLANTXAN BARATXURI-OLIOAREKIN

Osagaiak

  • 4 arraia edo poxtegu hegal, hezurrak eta guzti, 300 g bakoitzak
  • 6 koilarakada oliba olio
  • 4 baratxuri xister, zerrendatan moztuak
  • 3 koilarakada sagardo-ozpin
  • Perrexil txikitua
  • Gatza

Errezeta


Gatza bi aldeetatik eman eta padera batean jarriko ditugu arraia hegalak su bizian, oliba olio pixar batekin. 4 bat minutuan edukiko ditugu su bizi horretan (hezurrik gabe egiten baditugu, kontu handiagoz erabili beharko ditugu, bestela desegin egingo dira). Erretiratu egingo ditugu, lehor ez daitezen.

Padera garbitu, olioa isuri eta hartan gorrituko ditugu baratxuri xerrak. Sagardo-ozpina isuriko dugu ondoren, erne zipriztinekin!, eta segundo batzuetan irakitan eduki ondoren gaineratuko dugu perrexil xehatua. Baratxuri-olioa gainean garaztatu eta mahairako prest edukiko ditugu arraia hegalak.



Zer iruditu? Ondo atera zaizu?