ZIGALA SALTEATUAK

Osagaiak

  • 2 kg zigala fresko
  • Oliba olioa
  • Baratxuri xehatua, pittin bat
  • Gatza
*Lau pertsonentzat

Errezeta


Uretatik pasa eta ongi lehortuko ditugu zigalak. Padera handi bat su bizian jarri eta zorrotada on bat olio isuriko dugu ondoren. Kea dariola sartuko ditugu zigalak salteatzeko. Bi edo hiru txandatan egingo ditugu, eta erantsi egingo dugu olioa txanda berri bakoitzeko. Txigorturik eta gorri geratuko dira zigalak. 4 minutu iraungo du gutxienez padera aldi bakoitzak.

Hobe dugu zigalak bizpahiru alditan salteatzea, erregosi ez dakizkigun. Ongi txigortu behar dira. Sutatik atera eta, gatza beldurrik gabe eman ostean, erantsiko diegu baratxuri xehatua, oso gutxi, doi-doi lurrintzeko baino ez. Nahi izanez gero, guraize batzuez trauskil mozturiko perrexila hedatuko dugu ganben gainetik.



Zer iruditu? Ondo atera zaizu?