ARROZ ETA HEGALUZE PASTEL HOTZA

Osagaiak

  • Kg erdia arroz zuri, egosia
  • 300 g hegaluze, kontserbakoa eta xukatua
  • 250 g tomate saltsa hotz
  • 250 g maionesa hotz
  • 6 pikillo piper, zerrendatan moztua
  • 2 eskukada oliba beltz eta berde, hezurrik gabe

Errezeta


Uretan egosiko dugu arroza, gatz, olio pixar bat eta baratxuri ale batzuekin, 15 bat minutuan. Xukatu eta uretan pasatuko dugu, almidoia kendu eta freskatzeko, eta egoste-puntuari euts diezaion.

Aluminio edo film paperaz estaliko dugu plum-cake motako molde eder bat. Arroz geruza bat hedatuko dugu haren hondoan, eta hegaluze papurtuz hornituriko beste bat haren gainean (eskuz zanpatuko dugu hegaluze papurtua, harro ez dadin). Beste geruza trinko bat gaineratuko dugu ondoren, arroza oraingoan ere, eta hegaluzearen txanda izango da hurren. Txandaka beteko dugu beraz moldea, eta arrozarena izango da ageriko geruza. Ongi estutu behar ditugu geruzak, moldea kendu ostean jakia trinko ager dadin. 2 orduz edukiko dugu molde hozkailuan, ongi tapatua, usainik ez hartzeko.

Haien ostean, pastela aurkeztuko dugun erretiluan kenduko diogu moldea jakiari.
Maionesaz estaliko dugu ondoren oso-osorik, eta etxeko haurren laguntzaz, ongi pasa dezaten, pikillo zerrendez eta bitan zatituriko olibez apainduko dugu pastela.

Entsalada batekin aurkeztuko dugu pastela. Jaki freskoa da hau, oso egokia udako edozein egunetarako. Bezperan egin dezakegu pastela, eta hondartzatik itzultzean jan. On egin!



Zer iruditu? Ondo atera zaizu?