ARROZ ZURIA BARATXURI ETA PERREXILAREKIN

Osagaiak

  • 6 koilarakada handi oliba olio birjina
  • 4 baratxuri ale, pikatuak
  • 500 g arroz, ale biribilekoa
  • 1,3 l salda edo ur
  • 2 koilarakada handi perrexil xehatu

Errezeta


Kazola batean olioa ipini eta su eztian jarriko dugu. Baratxuria erantsi eta dantzan hasi dela sumatu orduko irauliko dugu arroza. Zurezko zaliaz etengabe eragin eta perrexila xehatua eta salda edo ur beroa gaineratuko ditugu ondoren. Ura erantsiz gero, haragi-salda pastilla on batez gozatuko dugu arroza. Gatza emango diogu ondoren. Irakiten hasi arte egon ondoan, sua eztitu eta 16/18 minutuan edukiko dugu arroza irakiten kazola estalirik daukagula.

Denbora-tarte hori igaro eta gero, sutatik atera eta gutxienez 2 minutuan edukiko dugu kazola pausatzen, tapaturik. Mahairatu egingo dugu ondoren. Ezin egokiagoa da arroz hau txipiroi batzuekin, arrautza frijituekin edo saltxitxa batzuen ondoan jateko, tomate saltsaz ongi igurzten badugu.



Zer iruditu? Ondo atera zaizu?