Osagaiak
Errezeta
Onddoak garbitu. Lur hondar guztiak kendu eta zurtoinei azala kendu. Gero arroza egiteko erabiliko dugun uretan edo salda beroan sartuko ditugu azalak. Ura erabili behar badugu, kalitateko salda kontzentratuaren pastilla bat gehituko dugu. Zurtoinak eta txapelak puskatuko ditugu, dena hur baten tamainako puskatan.
Kazola zabal batean olioa, tipulak eta gatz pixka bat jarriko ditugu. Frijitu dadila su motelean 15 bat minutuan, baina tipulari gorritzen utzi gabe. Xamurra gelditu dadila tipula. Orduan onddoak gehituko ditugu, gazitu eta frijitu daitezela 20 bat minutuz su motelean, askatzen duten zuku gehiena lurruntzen utziz. Ondoren azafraia eta arroza erantsi eta dena nahasi. Eta gero, ardoa gehitu ondoren, irakin dezala su motelean gehiena lurrundu arte. Gero salda gehituko dugu, poliki-poliki, iragazkitik pasaraziz, onddo azalak iragazkian geldi daitezen. Egos dadila dena su ezti-eztian. 16 minutu kontatu. Pixkanaka-pixkanaka gehituko dugu salda, lurrundu arte eta arroz aleak xamur gelditu arte
Azkenean, indarrez nahasi eta krematsu zerbitzatu nahi badugu, oliba olio birjina gehitu, esnegain erdi harrotua eta gurin hotz pixka bat. Perrexil xehatu pixka batek ere mesede ederra egiten dio arroz honi.