Osagaiak
Errezeta
Salda egiteko: Kazola batean, 2 koilarakada oliotan, su bizian eztituko ditugu azalak eta hezurrak, eta barazkiak gaineratuko ditugu ondoren, baratxuri ale bakarra, zurituta. Urez oparo estali, gatza eman eta 15 minutuan eduki dezagun guztia irakiten. Iragazi.
Marmitakoari segida emateko: Su eztian betiere, 4 koilarakada oliotan beratuko ditugu 5 minutuz piperrak eta tipulina, ongi pikatuak. Beste baratxuri alea xehatua erantsi eta biraka eragin guztiari, zuritu, pobreen moduan puskatu eta barazki hondo horretan edukiko ditugu minutu batzuetan beratzen. Tomate saltsa erantsi eta beste minutu batzuk edukiko dugu guztia gozatzen. Ondoren, oparo estaliko dugu guztia aurrez egindako saldarekin. Gatza eman eta su eztian edukiko dugu kazola, patata puntuan eta xamur egon arte.
Bukatzeko, padera batean 2 koilarakada olio ipiniko ditugu eta ongi berotu ondoan, atun dadoak salteatuko ditugu hartan. Bizkor egin behar da hau, arraina lehor ez dadin. Patata saldan irauliko dugu ondoren hegaluzea. Gatz puntua neurtu eta zuzendu ondoan, perrexila hautseztatuko dugu gainean. Berehala zerbitzatu behar da, lehortu egingo baita atuna berotasunean luzaro egonez gero.
Barazkiak sueztitzen ari garenean, mina ere erants diezaiokegu, pipermina esate baterako. Atunen garaitik kanpora, marmitakoa ere egin ahal izango dugu modu berberean beste arrai batzuk erabilita: izokin freskoa, berdela, txitxarroa eta xapoa bera ere.
Kaiso lagunak ori da marmitako bat,beren kolereagas ,marmitakoak eukibidau kolore gorritxua , baña emen dekot nere opiniño bat patatak esan bear dies txikituauk eta egalusearen takoak ere bai txikiauek bestela dana oso ondo gora marmitakoa besarkada aundi bat.
jrk