Osagaiak
Errezeta
Saltsa hau azkarra, erraza eta apartekoa geratzen da puntuan egositako barazkiekin jateko: patata, azenario, arbi, azalore, brokoli...
Katilu batean perrexila eta tipula jarri. Gazta gaineratu eta dena irabiatu. Gatza, azukrea eta limoia egin ondoren, dena irabiatu. Olioa egin eta arinki irabaiatu, olio zantzuak nabari utziz.
Barazkiak laguntzeko erabili.
(Oharra: saltsa hau zuria geratuko zaizu. Argazkikoa, esaterako, azalore tentearekin jateko erabili da. Oso gomendagarria da beste saltsa bat ere egitea, berdin-berdina, baina Dijongo ziape edo mutarda goilarakada erdi gehituta. Bigarren hau horizta geratzen da, eta asko aberastuko duzu barazkien dantza, bi katilutxotan bi saltsa desberdin aurkeztuta).