IBAÑEZ JAUNAREN ZIZKA

Beharrezkoak

  • Ogi xigortua
  • Maionesa
  • Gazta parmesano birrindua
  • Tipula txiki-txiki eginda

Errezeta


Madrilgo fisikari batek erakutsi zigun errezeta hau. Ibañez zeukan deitura. Erraza bezain erabilgarria da etxera jendea datorkigunean, geuk eginiko zizka-mizka beroen artean zerbitzatzeko.
Ez dugu osagaietan kantitaterik jarri, nahi beste lagunentzat egin baitaiteke, eta horrexen araberakoak izanen dira kantitateak, jakinaren gainean beti proportzio berean behar dutela hiru osagaiek.
Nahastu hiru osagaiak ontzi batean, goilaratxo baten bidez ogi xigortuaren gainean jarri eta labe beroan gainerre hiru-lau minutuz. Horixe da guztia.
Lasai, maionesa ez da desegiten. Aitzitik gorputz hartzen du. Eta tipula zati txikiek, crudité kutsua ematen dio apur bat. Zoragarria da, benetan.



Zer iruditu? Ondo atera zaizu?