Mahonesa

Osagaiak

  • 200 ml olio
  • Ozpin koilara bat
  • Arrautza bat
  • Gatza
*4

Errezeta


Arrautza irabiagailua erabiliko dugun baso batean botako dugu. Bertan olioa, ozpina eta gatza batuko ditugu.

Irabiagailua sartuko dugu eta erdian mantenduko dugu mugitu gabe saltsa loditu bitartean, loditzen denean gora eta behera mugituko dugu poliki olio guztia ongi barneratua gelditu arte.



Zer iruditu? Ondo atera zaizu?