Osagaiak
Errezeta
- Kazola zabal batean jarri olioa eta bertan berakatzak gorritzen, eskuaz jota baina osorik, gorritu daitezen. Bitartean egin gatza, piperrautsa eta belarrak matrailei.
- Berakatzak gorritutakoan, atera kazolatik eta gorde beranduago erabiltzeko. Jarri matrailak osorik kazolan alde guztietatik gorritu arte. Bitartean, xehatu tipulak.
- Matrailak ederki gorritu direnean (kanpotik geruza gogor xamar bat sortuko zaie)), erretiratu azpil edo plater zabal batera. Jarri tipula oliotan gorritzen. Su ertainetan egin hau eta ez utzi erretzen. 7/8 minutu aski izango duzu. Olio gehiago behar duela iruditzen bazaizu, gehitu.
- Matrailei irina bota gainetik, euria bailitzan eta sartu osorik tipulatara. Minutu pare batean jirabueltatu eta gero, gahitu pattar kopa eta handik minutu batera ardoa ere bai. Basokada bat ur ere gehi zeniezaioke lasai asko, azkenean asko lurrunduko da eta. Pare bat ordu beharko du guztiak egon borbor.
- Denbora pasatutakoan, hiru aukera dituzu:
1- Hozten utzi eta bihar jarraitu, matrailak hotzak daudela xerratzeko.
2- Ez baduzu horretarako aukerarik, matrailak atera eta xerratu, nahi dituzun eran.
3- Matrailak ez atera eta egosten segitu, biguindu arte. Gero mahaian zati zenitzake (beste pare bat ordu edo).
- Matrailak zatitu ditugunean, kazolako saltsatan sartu eta eduki borborrean biguindu arte.
- Plater hau askoz hobea geratuko zaizu bezperan edo pare bat egun lehenago eginda. Jaki bikaina eta ahaltsua da, eta merkea ere bai, baldin eta ez badiozu ardo garestiegi bat botatzen.
- Pasta apur bat edo patata purez lagunduta, zeruan jarriko dituzu mahaikideak.