BERRO ENTSALADA

Osagaiak

  • 4 eskukada berro, ongi garbituak
  • Baratxuri ale bat, bitan zatitua
  • 4 koilarakada oliba olio birjina
  • Xorta bat limoi zuku
  • Gatza eta piperbeltz eho berria

Errezeta


Baratxuri alea bitan egin eta berroak edo iturri-belarrak maneatuko ditugun goporra edo entsalada-ontzia igurtziko dugu. Bota egingo ditugu ondoren baratxuri puska horiek, gatzozpina edo entsalada lurrintzeko erabiliko baititugu soil-soilik.

Berroak goporrean ipini eta ozpin-olioari ekingo diogu ondoren, katilu batean limoi zukua, gatza eta piperbeltza nahasiz. Olioa isuri eta ongi nahasiko dugu dena.

Kontu handiz isuriko dugu ozpin-olioa berroen gainean: nahasi eta mahaira eramateko prest daukagu entsalada.



Zer iruditu? Ondo atera zaizu?