ATUNA PIPERREKIN

Osagaiak

  • 4 atun solomo lodi, hezur eta azalik gabe, 220 g bakoitzak
  • Ximiko bat irin
  • 12 piper berde, zerrendetan moztuak
  • 4 baratxuri ale
  • Oliba olioa
  • Gatza

Errezeta


Padera batean olio ugari isuri eta su bizian frijituko ditugu piper berdeak baratxuriekin, osorik eta zuritu gabe. Xukatu eta gatza emango diegu, ez asko.

Irinetan igurtziko ditugu atun puskak, soberakina erretiratuz. Sutan jarriko dugu ondoren padera bat, xorta bat olioarekin. Atun puskak ipini eta, erretzen utzi gabe, bizpahiru minutuan (lodieraren arabera) utziko ditugu txigortzen. Xukadera batez irauliko ditugu aldiro-aldiro, azal gorri kurruxkariaren barruan haragi gorrixka bezain mamitsua gorde dadin. Ez dakigula arraina lehortu. Atera eta paper-orri baten gainean xukatuko dugu.

Atun puska egin berriak erretilu batean ipini eta piper zerrenda frijituez estaliko ditugu. Gatz pixka bat eman eta mahaira.



Zer iruditu? Ondo atera zaizu?