BERRO ENTSALADA HIRUGIHARRAREKIN

Osagaiak

  • 4 eskukada berro, ongi garbituak
  • Baratxuri ale bat, bitan zatitua
  • 4 koilarakada oliba olio birjina
  • Xorta bat limoi zuku edo sagardo-ozpin
  • Urdai-hirugihar ketua, xerra batzuk
  • Gatza eta piperbeltz eho berria

Errezeta


Baratxuri alea bitan egin eta berroak edo iturri-belarrak maneatuko ditugun goporra edo entsalada-ontzia igurtziko dugu. Bota egingo ditugu ondoren baratxuri puska horiek, gatzozpina edo entsalada lurrintzeko erabiliko baititugu soil-soilik.

Padera batean, su bizian eta koiperik isuri gabe salteatuko dugu urdai-hirugiharra, zati txikiagotan moztu eta gero, ongi txigortu arte. Erretiratzeko orduan, limoi zukua edo ozpina erantsi eta katilu batera aterako dugu guztia. Epeltzen utziko ditugu urdai puskak. Gatz eta piperbeltz pixka bat erantsi eta olioa gaineratuko dugu ondoren. Ongi nahasiko dugu dena.

Kontu handiz isuriko dugu ozpin-olioa urdain puskekin berroen gainean: nahasi eta mahaira eramateko prest daukagu entsalada.



Zer iruditu? Ondo atera zaizu?