Osagaiak
Errezeta
Kazola oso zabal batean jarriko dugu ura irakiten. Gatz larria erantsiko dugu, ugari erantsi ere, ura gazi dadin. Sua eztituko dugu irakiten hasi orduko, borborrik egon ez dadin. Orduan sartuko ditugu atun puskak. Ura berriro irakiten hasi denetik, 4 minutuan edukiko dugu atuna egosten. Sutatik atera eta ordubetean edukiko dugu atuna ur berean pausatzen, ukitu gabe. Xukatu eta azala, hezurrak eta beltzuneak kenduko dizkiogu atunari.
Zatar idor batez lehortu eta oliba olio birjinaz estaliko ditugu ondoren. Kontserba esterilizatu bat ez denez, haren bizia ez da horren luzea, baina gutxienez aste betez eutsiko dio hozkailuan, ongi tapatuta. Kontserba modu tradizionalaren arabera egin balitz bezala erabiliko dugu atun hau.