AZA GORDINA ENTSALADAN

Osagaiak

  • Aza txiki bat
  • 4 koilarakada oliba olio
  • Piperrautsa, koilarakadatxo bat
  • Jogurt natural bat
  • Limoi erdiaren zukua
  • Gatza

Errezeta


Azaren zuztarra eta kanpoko hosto itsusiak, gogorrenak eta hondatuenak erretiratuko ditugu. Hostoak banatu eta erdialdeko zurtoin gogor lodia kenduko diogu bakoitzari. Hau egin eta gero, hainbat uretan garbituko dugu aza, ehe edo ozpin tanta batzuekin. Xukatu eta ongi lehortuko ditugu ondoren. Labana zorrotz batez moztuko ditugu gero hostoak, oso zerrenda mehe eta finetan; ardura handia jarri behar dugu egiteko honetan, fintasun horretan baitatza entsalada honen arrakasta. Aza moztu eta gopor handi batean ipiniko ditugu zerrendak. Maneatu egingo ditugu ondoren.

Katilu batean, limoi zukua, gatza eta piperrautsa nahasiko ditugu; jogurta sartuko dugu ondoren eta oliba olioa azken. Nahastura honetaz igurtziko ditugu aza zerrendak eta irabioan erabiliko ditugu ondoren. Hozkailuan edukiko dugu puska batean entsalada, hotz dagoela zerbitzatzeko. Hotzetik ateratzean lehor xamar sumatzen badugu, oliba olio birjinaz, koilarakada gutxi batzuk, gozatu ahal izango dugu.



Zer iruditu? Ondo atera zaizu?