AZA PUREA

Osagaiak

  • Aza bat
  • Oliba olioa, litro laurdena
  • 4 baratxuri ale, zerrendatan
  • 100 g patata pure
  • Gatza

Errezeta


Aza bitan egin. Erdialdeko zurtoina kendu eta hostoak askatuko ditugu. Ahal dela, kendu hostoak gurutzatzen dituen zurtoin gogor eta lodia. Ondoren, gatz pixka bat botatako ur asko jarri irakiten. Hostoak garbitu, lehortu eta puskatu, puska ertainak egin. Ur irakinetan sartuko ditugu hostoak eta, irakin dezala urak, estalkia jarri gabe, 30-40 minutuan. Bizkitartean, zartagin batean frijitu baratxuriak, oliotan jakina, eta aza ia-ia egosia dagoenean bertara bota olioa eta baratxuriak. Kasu, dena dela, olio zipriztinekin. Irakin dezala beste 5 bat minutuz.

Iragazkitik pasarazi dena eta eltze batean eduki. Patata purea gehituko diogu azari, eta nahasi dena. Pure krematsu bat geldituko zaigu, aza puskak dituena. Gatzik behar ote duen begiratu, eta hozten baldin bazaigu, mikrouhinen labean berotzea daukagu segundo batzuez.



Zer iruditu? Ondo atera zaizu?