AZA ZOPA

Osagaiak

  • 300 g patata, zurituak eta puska handitan moztuak
  • Aza bete bat
  • 3 l haragi-salda, barazki-salda edo ur
  • 4 koilarakada handi oliba olio birjina
  • 6 baratxuri ale, xerratan moztuak
  • 5 koilarakada handi esnegain urtu
  • Gurina, pusketa bat
  • Gatza

Errezeta


Bitan egin eta kanpoko hostoak kenduko dizkiogu azari. Laban zorrotz batez, alde gogorrak kenduko dizkiegu hostoei. Hainbat uretan garbitu eta xukatu egingo ditugu ondoren.

Haragi-salda, barazki-salda edo ura jarriko dugu berotzen (ura bada, haragi-salda pastilla bat erantsiko diogu) eta borborka hasi bezain laster sartuko ditugu aza eta patatak. Gatz pixka bat eman eta 45 minutuan edukiko dugu guztia egosten. Egosaldia bukatu baino 10 minutu lehenago, baratxuri-olio errea erantsiko diogu: iragazki egingo dugu, irakitan dagoen zoparen gainean olioa baizik ez dadin eror. Erne zipriztinekin!

Aza eta patatak xukatu eta ez dugu egosi diren salda botako. Aza eta patatak irabiagailuaren ontzian sartu eta indar betean eragingo diogu. Gorde dugun salda beroa, gurina eta esnegaina isuriko ditugu ondoren haren gainean, pixkana-pixkana, krema koipetsu bat lortu arte. Salda soberan geratuz gero, zoparako gorde ahal izango dugu; eskas gertatzen bagara, ordea, ur beroa erantsi ahal izango diogu. Iragazi, gatz puntua neurtu eta zerbitzatu.



Zer iruditu? Ondo atera zaizu?