Osagaiak
Errezeta
Azalorea garbituko dugu lehenik, hosto berdeak kendurik. Zuztarra moztu eta mulkoak bananduko ditugu ondoren. Garrantzitsua da mulkoak sorrarazten dituen zuztarra edo zurtoina ez botatzea, azalorearen gainerako aldeekin egosi ahal izango baitugu zuritu eta hirutan edo lautan zatitu ostean. Ur hotzean ongi garbitu eta xukatu egingo dugu azalorea. Azalorea, salda pastilla, ura eta esnegaina ipiniko ditugu eltze batean. Tapatu eta su eztian edukiko dugu, 15 bat minutuan.
Haien ondoan, estalkia altxa eta irabiagailu baten ontzira irauliko dugu eltzearen edukia (edota irabiagailuaren besoa sartuko dugu eltzean). Indar betean joko dugu guztia, gurina erantsi ondoren. Gatza eman eta, zopa fin-fina nahi izanez gero, iragazki batez igaroko dugu jakia. Ez da horren beharrik izango irabiagailua indartsua bada. Lodi xamar geratu zaigula ikusten badugu, ur beroaz arindu ahal izango dugu zopa.
2mRX69 http://www.LnAJ7K8QSpkiStk3sLL0hQP6MO2wQ8gO.com
CgPUadNAJLpOIwzo @ 2017-04-01 23:47:20