BABARRUN GORRI GARBIAK

Osagaiak

  • Kg erdia babarrun gorri
  • 2 litro ur
  • Tipula bat
  • 2 koilarakada handi oliba olio
  • Gatza
  • 3 baratxuri ale
  • Oliba olioa
  • Lagungarrirako: Ibarrako piperrak, ozpinetan onduak

Errezeta


Eltze batean ipiniko ditugu babarrunak, ur hotzarekin. Olioa eta tipula erdi bat zuritua erantsiko ditugu ondoren. Irakinaldia ur hotz pixka batez eten eta su ezti-eztian jarriko dugu eltzea, babarrunak su eztian egosten utzirik. Erdi egin direnean, tipula erdia atera eta olio errearen olioa berotuko dugu padera batean. Baratxuri aleak erantsiko ditugu ondoren eta atera egingo ditugu ondoren, gorritutakoan. Tipularen beste erdia erantsiko dugu ondoren, baina xehaturik. Gorritzen hasi orduko erantsiko dugu olio errea babarrunen eltzean. Egosaldia bukatu bezain laster “lau ordu inguru“, gatza erantsi eta pausatzen utziko dugu eltzekaria ordu erdi batean.

Nola zerbitzatu: Piperrak ongi xukatu eta oliba olio birjina estra eta gatzarekin maneatuko ditugu, eltzekariaren ondoan jateko.



Zer iruditu? Ondo atera zaizu?