BABARRUN GORRIAK ISATSAREKIN

Osagaiak

  • Kg erdia babarrun gorri
  • 2 litro ur
  • Tipula erdia
  • Oliba olioa
  • Gatza
  • Tipula erdia
  • 3 baratxuri ale
  • Kg bat behi isats, hezurren junturetan zatitua
  • Tipulin bat
  • Azenario bat
  • Piperbeltza, ale batzuk
  • Ura
  • Ibarrako piperrak, ozpinetan onduak

Errezeta


Eltze batean ipiniko ditugu babarrunak, ur hotzarekin. 2 koilarakada handi olio eta tipula zuritua erantsiko ditugu ondoren. Irakinaldia ur hotz pixka batez eten eta su ezti-eztian jarriko dugu eltzea, babarrunak su eztian egosten utzirik. Erdi egin direnean, tipula erdia atera eta olio errearen olioa berotuko dugu padera batean. Baratxuri aleak erantsiko ditugu ondoren eta atera egingo ditugu ondoren, gorritutakoan. Tipula erantsiko dugu ondoren, baina xehaturik. Gorritzen hasi orduko erantsiko dugu olio errea babarrunen eltzean. Egosaldia bukatu bezain laster “lau ordu inguru“, gatza erantsi eta pausatzen utziko dugu eltzekaria ordu erdi batean.

Lagungarria: Irakinaldi bat emango diegu isats puskei. Xukatu eta uretan garbituko ditugu ondoren. Presio-eltze batean, isats zatiak jarri, gatza eman eta osorik sartuko ditugu ondoren barazkiak, piperbeltz aleekin batean. Ura sartu, tapa itxi eta sutan jarriko dugu eltzea. 45/60 minutu edukiko dugu, balbula hasi denetik aurrera. Babarrunak egosten ari diren bitartean egingo dugu hau.

Denbora hori igarotakoan, eltzetik atera eta, salda zoparakoa edo beste erabilera batzuetarako gorde ondoren, oliba olio birjinaz igurtziko ditugu egositako isats puskak. Isatsa nahiago dugu hezurra kendu gabe zerbitzatu, ez du horrela daukan grazia galduko, baina babarrunekin batean papurtua ere mahaira liteke. Egosi eta olioz igurtzitako isats pusken gainean zerbitzatuko ditugu babarrunak, maneatu ditugun piperrekin batean.

Nola zerbitzatu: Piperrak ongi xukatu eta oliba olio birjina estra eta gatzarekin maneatuko ditugu, behi isatsarekin apailaturiko eltzekariaren ondoan jateko.



Zer iruditu? Ondo atera zaizu?