POTXA GARBIAK

Osagaiak

  • 800 g potxa zuri, aletuak
  • tomate heldu bat
  • piper berde bat
  • tipulin bat, bitan egina
  • 2 koilarakada handi oliba olio birjina estra
  • Ura
  • Gatza

Errezeta


Ongi garbitu ondoren, eltze batean ipiniko ditugu potxak. Ur hotzez estaliko ditugu ondoren, bi hatz gainetik. Olio gordina erantsiko dugu ondoren eta haren ondoan gatza, ximiko bat, tipulina bitan egina, piper berde garbia eta hazirik gabea eta tomatea, osoak biak ere. Estali eta su eztian jarriko dugu eltzea.

Garrantzitsua da borborka hasi arteraino gutxienez 25 minutu igaro izatea; halatan, irakinaldia hasi eta ezti-ezti eutsi ahal izango zaio berotasun horri beste 25/35 minutuan. Azalean eratuko diren aparrak eta lohiak kenduko ditugu aldiro-aldiro bitsadera batez. Garrantzitsua da irakinaldian gorabeherarik ez izatea aleak ezti eta berdin egos daitezen, lehertu eta larrutu egin ez daitezen.

Denbora-tarte horren ondoan, barazkiak (tipulina, piperra eta tomatea) eltzetik atera eta irabiagailuaren ontzian irauliko ditugu, egosariko salda apur batekin. Indar gorenean eragingo diogu irabiagailuari. Iragazki batetik pasatuta erantsiko diogu salda hori dagoeneko egosirik dauzkagun potxei. Su eztian edukiko dugu guztia beste 15 minutuan, itxuraz lodi dadin. Gatza neurtu eta zerbitzatu.



Zer iruditu? Ondo atera zaizu?