POTXAK TXIRLEKIN

Osagaiak

  • Potxa soil maneatuen errezeta bat
  • 600 g txirla
  • Olio pixka bat
  • Baratxuri xehatu pixka bat
  • Ardo zuri pixka bat
  • Perrexil xehatua
  • Baxoerdi bat ur

Errezeta


Potxak egin, kontu handiz, errezetan esan bezala, oso-osorik gelditzeko.

Kazola batean txirlak egin marinel eran: lehenbizi baratxuria oliotan pixka bat egin, eta txirlak, ardo zuria eta ura gehitu gero. Denak irekitzen direnean, zukua erdiraino murrizten utzi. Une horrexetarako potxa soilak bero-bero eduki, eta bota hara txirlak. Gainetik parparreatu perrexila. Eta mahaira.



Zer iruditu? Ondo atera zaizu?