BAKAILAO AJOARRIERO

Osagaiak

  • 3 puska bakailao beratu, 250 g bakoitzak
  • Tipulin handi bat, pikatua
  • 4 baratxuri ale, pikatuak
  • 12 piper txorizeroen mamia, uretan beratu ondoren
  • 10 koilarakada tomate saltsa
  • Kaienako pipermina, pixar bat
  • 10 koilarakada oliba olio
  • Perrexil pikatua

Errezeta


Azala eta hezurrak kendu ondoren, hatzekin papurtuko dugu bakailao mamia, intxaur baten tamainako pusketak eginez. Azala pikatuko dugu ondoren, geroko saltsan erabiltzeko. Ongi lehortuko dugu ondoren arraina.

Kazola zabal batean isuriko dugu olioa, su eztian. Tipulina, baratxuria eta pipermina erantsiko ditugu ondoren, eta oliotan gozatzen utziko dugu guztia, kolore gorria hartu eta xamur gelditu arte. Bakailaoa eta azala gaineratuko ditugu orduan, nahas eta nahas. Piper txorizeroen mamia eta tomatearen txanda izango da gero: 20 bat minutuan edukiko dugu irakiten guztia, jakiari hondoan itsasten utzi gabe. Perrexila erantsi eta gatza neurtuko dugu, zerbitzatu aurretik.



Iruzkinak

Primerako errezeta!

joseba @ 2020-03-20 20:42:21

Zer iruditu? Ondo atera zaizu?