BAKAILAO KOKOTXA FRESKOAK IRIN-ARRAUTZEZTATURIK

Osagaiak

  • Kg bat bakailao kokotx fresko, azalik gabe
  • Ximiko bat irin
  • Arrautza joa
  • Oliba olioa
  • Gatza

Errezeta


Irinetan igurtziko ditugu multzoka bakailao kokotxak, soberakina erretiratuz. Arrautza jo eta hartan bustiko ditugu ondoren puskak. Padera batean olio ugari isuri eta su bizi-bizian dagoela sartuko ditugu bakailao kokotxak. Minutu batean edukiko ditugu oliotan frijitzen (lodiaren arabera betiere), erretzen utzi gabe. Xukadera batez irauliko ditugu aldiro-aldiro, azal gorri kurruxkariaren barruan haragi mamitsua gorde dadin. Ez dakizkigula lehortu. Atera eta paper-orri baten gainean xukatuko ditugu. Bi baratxuri ale ere erantsi ahal izango diogu olioari, zapore gehiago ematearren.



Zer iruditu? Ondo atera zaizu?