KARRAKELA ETA PATATA ENTSALADA

Osagaiak

  • Kg bat patata, uretan egosiak eta zurituak
  • Kg bat karrakela edo magurio, egosiak eta oskoletik orratz batez atereak
  • 2 tipulin, xafla oso mehetan moztuak
  • Oliba olio birjina
  • Xorta bat limoi zuku
  • Perrexil pikatua
  • Gatza eta piperbeltz eho berria

Errezeta


Garrantzitsua da patatak oraindik epel daudela xerratzea. Gatz-piperra eman eta erretilu edo gopor batean ipiniko ditugu ondoren. Sardexka batez, katilu batean joko ditugu batera olioa eta limoi zukua, eta pataten gainean garaztatuko dugu gero limoi-olioa. Perrexila eta magurio oskol gabeak (karrakelak edo mailak ere deitzen zaie) erantsiko ditugu ondoren. Xafla mehetan mozturiko tipulinaren gainean hedatuko dugu orduan entsalada-gaia. Kontu handiz, patata hauts ez dadin, nahasiko ditugu gai guztiak.

Patata entsaladak askoz zaporetsuagoak dira, patata oraindik epel dagoela ontzen baditugu, hobekiago zurrupatzen baitituzte horrela gatzozpin-gaiak.



Zer iruditu? Ondo atera zaizu?