BAKAILAO KROKETAK

Osagaiak

  • 450 g bakailao papurtu, beratua eta pikatua
  • Tipulin bat, pikatua
  • 2,2 litro esne
  • 75 g gurin eta 75 ml oliba olio birjina
  • 3 arrautza, 2 egosi eta pikatuak eta 1 joa
  • 300 g irin
  • Tanta batzuk eguzki-lore olio
  • Ogi birrindua

Errezeta


Irakin egingo dugu esnea. Bestalde, kazola zabal batean gozatuko dugu tipulina gurin eta olioarekin, su eztian, 30 bat minutuan, ongi egin arte. 280g Irina erantsi eta ongi nahasiko dugu ondoren. Berehala erantsiko dugu irakindako esnea, pixkana-pixkana, zurezko zaliari eragin eta eragin. Su gainean landuko dugu saltsa, 15-20 minutuan, koilara eragiteari utzi gabe. Arrautza egosia eta bakailaoa gaineratuko ditugu ondoren (gaiak itsasten ez diren padera batean, olio tanta batzuetan salteatuko dugu aurrez bakailaoa). Gatz puntua neurtu eta zuzendu.

Eguzki-lore olioaz igurtzitako erretilu batean isuri eta hozten utziko dugu bexamela, film paperaz ongi estali eta gero. Eskuak irinez ongi igurtzi eta gero landuko dugu orea, nahi bezalako neurriko bolatxoak itxuratuz. Irin, arrautza eta ogi birrinduan pasatuko ditugu ondoren. Pausatzen utziko ditugu frijitu aurretik bolatxoak, leher ez daitezen.



Zer iruditu? Ondo atera zaizu?