BAKAILAOA BERATZEKO ERA

Osagaiak

  • Ura
  • Bakailaoa

Errezeta


Bakailaoa prestatzerakoan gakoetako bat, zalantzarik gabe, bakailaoaren beraren kalitateaz gain, ongi beratzea da, ongi gezatzea.Ahal dela, hozkailuan egingo dugu. Bakailaoa ur hotzarekin sartu eltze batean. Ura, gutxienez, bakailaoa halako hiru izan dadila. Ahal baldin bada, bakailao xerrak denak antzekoak izan daitezela. Batzuk beste batzuk baino askoz lodiagoak baldin badira, xerra lodiak gaziak geldi litezke, eta meheak geza.

Tamaina ertaineko xerrentzat, 36 ordu dira bakailaoa beratzeko denbora normala. Oso-oso lodiak badira, denbora luzeagoan eduki eta nolako gatz-puntua duen erreparatzen joan. Garrantzi handikoa da, jakina, gezatzeko denboran hiruzpalau aldiz aldatzea ura.

Jende gehienak, bestalde, sukaldean bakailaoarekin hasi baino 6 ordu lehenago ateratzen du hozkailutik xerrak dituen eltzea, epeldu daitezen. Beste aholku bat: komenigarria da ur barrenean xerrak azala gora begira dutela jartzea, bestela azalak muga baten antzera jokatuko du, ez dio gatzari ongi ateratzen uzten eta inguru horretan metatzen da gatz gehiena.



Zer iruditu? Ondo atera zaizu?