ARBENDOL EDO ALMENDRA BIZKOTXOA
165 g gurin
215 g azukre
Limoi baten azal birrindua
Gatz zimiko bat
Almendra hautsa, 90 g
Legamia hauts pixar bat
150 g irin
2 arrautza
Gurina jo. Beraztua gelditu behar du, krema balitz bezala. Horretarako, bizkotxoa egiten hasi baino lehen, ordu batzuez hozkailutik kanpo edukitzea duzu hoberena. Azukrea gehitu gurina jo eta gero. Gero gehitu limoi azal birrindua, gatz zimiko bat, almendra ehoa eta legamia. Nahasi dena, baina sobera eragin gabe, nahasi baizik ez. Orduan irina eta arrautzak gehitzen joan, hiru txandatan, poliki, baina ongi-ongi nahasiz. Orea egiteko hobe duzu hagaxkak erabili beharrean zurezko zalia erabili. Moldea urinez eta irinez igurtzi eta gero, bertan almendra xerra txigortuen geruza polita paratuko dugu, bizkotxoa moldetik ateratzen dugunean almendraz estalia gelditu dadin. Orea isuri moldean eta labean eduki 180 graduan, 25en bat minutuz, orea harrotu eta bizkotxoa ongi egosten ari dela ikusten dugun arte. Moldetik atera eta almendra xerrak goian direla aurkeztuko dugu.
