ARKUME BESOA ERRETA
4 arkume beso (umerri edo bildots). 800 g ingurukoa bakoitza
2 baratxuri-buru
Baso bete ur
Zorrotada bat ardo zuri
Gatza
Gatza eman eta gero, erretilu zabal batean ipiniko ditugu arkume besoak, ahoz gora. Baratxuri-buruak erantsi eta ura eta ardoa isuriko ditugu ondoren. Aurrez 200ยบ-ko tenperaturan beroturiko labean sartuko ditugu arkume besoak, eta ordu eta erdian edukiko ditugu han, beren zukuarekin etengabe bustiz. Erretze epearen erdia bete orduko, irauli egingo ditugu besoak beste aldetik egin daitezen. Irauli ondoan, ez da komenigarria haragia berriro bustitzea, bukaeran ongi txigortu eta kraskatsu gera dadin. Erretiluaren hondoak heze behar du beti, ez du lehortu behar; besoak giro hezean erre behar du. Ura edo ardoa erantsiko dugu, beharra sumatu orduko. Beren zukuan eta baratxuriekin zerbitzatuko ditugu arkume besoak.
Etiketak: Arkumea
