XanaxAdderall onlineLevitraADDERALL onlineadderall without prescriptionPhentermine onlinetramadol onlinevalium online

ARRAIN ZOPA NOLA EGIN

arrain-zopa.jpg

Salda:
Erabiliko ditugun ganben azalak
Xapo baten burua, kg erdia gutxi gorabehera, zatitua
2 l ur
2 koilarakada oliba olio

Zopa:
5 koilarakada oliba olio birjina
Tipulin bat, zerrendatan moztua
Porru bat, xerratan
Azenario bat, xerratan
7 koilarakada tomate saltsa
2 baratxuri ale, xaflatan

Gainera,
Zorrotada on bat brandy
100 g ongi txigortu (zopako ogia)
Koilarakada apal bat piperrauts gozo
Kg laurdena ganba, zurituak
Eskukada bat txirla
Koilarakada bat oliba olio birjina

Salda:
Kazola batean, oliotan jarriko ditugu potxatzen xapo burua eta ganba azalak. Gatza eman eta urez estaliko dugu kazola. 40 bat minutuan edukiko dugu su eztian egosten. Iragazi.

Zopa:
Sueztitzen jarriko ditugu barazkiak, gorritzen utzi gabe. Tomatea, zopako ogia, xerretan, eta piperrautsa erantsiko ditugu ondoren. Brandya isuri eta 10 segundoan edukiko dugu irakiten. Gatza emango dugu gero. Salda gaineratu eta 40 bat minutuan edukiko dugu guztia ezti egosten, ari eta ari. Gatz-puntua zuzendu eta xehatu egingo dugu zopa; iragazki mehe batez pasatuko dugu ondoren. Jakiak itsasten ez diren padera batean, olio pixar batez salteatuko ditugu ganba zurituak. Segundo batzuk baino ez. Gatza eman eta iragazi berri dugun zopan sartuko ditugu. Padera horretan berean irekiko ditugu txirlak, olio pixar batekin. Ireki ahala murgilduko ditugu zopan. Baztertu egingo ditugu irekitzen ez direnak. Probatu, gatz-puntua zuzendu eta zerbitzatu egingo dugu zopa.

Etiketak:

zabaldubildudel.icio.us

Iruzkin bat idatzi