XanaxAdderall onlineLevitraADDERALL onlineadderall without prescriptionPhentermine onlinetramadol onlinevalium online

ARRAUTZAK NOLA EGOSI

Arrautzak eltze baten hondoan utzi eta ur hotz askorekin estaliko ditugu. Gatz larria ere bota, eskutada bat. Uretan sartzean arrautza azala ez arrailtzeko ematen diogu gatza, bestela hondoaren kontra jo eta krask!
Su ez oso bizian jarriko dugu eltzea eta urak irakiten duenean, borbor xuabe baina jarraituan, 10 minutuz utziko ditugu ur irakinetan. 10 minutu, ez gehiago, ez gutxiago. Arrautzak xukatu eta iturri azpian paratuko ditugu, ur hotzak agudo freskatu ditzan.
Egosi eta gero ezin bazaie ongi kendu azala, azala kentzean arrautza puskatzen bada, gatz gutxi bota diegun seinale da. Denbora gehiegi pasatzen badute ur irakinetan, gorringoa berdatu egiten da. Beraz, badakizu, neurria hartu behar. Gero arrautzak ausarki egosi.

Etiketak:

zabaldubildudel.icio.us

”ARRAUTZAK NOLA EGOSI” istorioak iruzkin 1 du.

  1. zuzeu.com — Arrautza egostea ez da txantxa-(r)en iritzia:

    [...] etxeetan. Mila modutan jaten dugu, baina mundu guztiak ez daki behar bezala egosten. Baditu bere sekretuak, ez pentsa. Alde batetik, ura irakiten dagoenean botatzen baduzu egostera, pitzatu eta lehertu [...]

Iruzkin bat idatzi