xanax onlineAdderallLevitraCialis onlinepuppies for sale

ARROZA OILASKOAREKIN

arroza-manel1

4 koilarakada handi oliba olio birjina
Oilasko garbi bat zati txikitan moztua
Bi baratxuri ale, xehatuak
Tipulin handi bat, pikatua
Piper berde handi bat, pikatua
Xorta bat baratxuri fresko, pikatuak
500 g arroz, ale biribilekoa
3 koilarakada tomate saltsa
1,3 l oilasko-salda edo ur
10 izpi azafrai
Gatza

Kazola zabal batean isuriko dugu olioa. Kazola su bizian jarri eta oilasko zatiak, aurrez gatza emanak, frijituko ditugu bertan, azaletik ongi txigor daitezen arte. Goritu ahala erretiratuko ditugu puskak plater batera. Sua eztitu eta baratxuria, tipulina, piper berdea eta baratxuri freskoak erantsiko ditugu ondoren, gatz pixka bat emanez eta zurezko zaliaz iraularaziz, kolorerik har ez dezaten. 10 minuturen buruan erantsiko ditugu oilasko zatiak eta tomate saltsa eta iraulaldi batzuk emango dizkiegu, ongi friji daitezen; Arroza irauli, nahasi eta salda edo ur beroa isuriko dugu ondoren (ura bada, haragi-salda pastilla mutur bat erantsiko diogu), bai eta azafrai izpiak ere. Gatz pittin bat eman eta su eztian egosiko dugu guztia, tapaturik, 16/18 minutuan. Denbora-tarte hori igaro eta gero, sua itzali, kazola minutu batzuetan pausatzen utzi eta berehala zerbitzatuko dugu.

Etiketak: ,

zabaldubildudel.icio.us

Iruzkin bat idatzi