levitraCialisZappos

BAKAILAOA PATATA, AZALORE ETA OLIO ERREAREKIN

4 puska bakailao beratu eta lehor, 250 g bakoitzak
Kg bat patata, erdi tamainakoak, zurituak eta xerra loditan moztuak
Azalore bat
10 koilarakada oliba olio
Tipulin bat, pikatua
3 baratxuri ale, osorik
Koilarakada apal bat piperrauts
Ura eta gatza

Kazola zabal batean ipiniko ditugu patatak eta azalorea; urez estali eta gatza emango dugu ondoren. Su eztian edukiko ditugu 20 bat minutuan egosten, xamur geratu arte. Sua itzali baino 5 minutu lehenago sartuko dugu bakailaoa, epe horretan irakitan egon dadin. Xukatu eta gero, erretilu batean jarriko dugu bakailaoa, eta azalorea eta patatak haren ondoan. Barazkiak egosi diren salda pixka bat, 10 koilarakada, gordeko dugu baratxuri-saltsarako.

Padera batean olioa, tipulina eta baratxuriak ipini ondoren, gatza eman eta su bizian edukiko ditugu barazkiak gutxienez 10 minutuan, gorritu eta xamur gelditu arte. Salda erantsi, erne zipriztinekin!, eta beste une batez edukiko dugu guztia irakiten. Padera sutatik atera eta piperrautsa erantsiko dugu. Baratxuri saltsa honetaz garaztatuko ditugu azalorea, bakailaoa eta patata egosiak. Mahairako prest edukiko dugu orduan bakailaoa.

Etiketak:

zabaldubildudel.icio.us

Iruzkin bat idatzi