GUAKAMOLEA
4 abokat
Tipulin bat, txiki-txiki eginda
Tomate bat, zuritua eta dadotan moztua
Limoi berde baten zukua
Tabasko pixar bat
Gatza eta piperbeltz eho berria
Abokatak zuritu eta mamia irabiagailu baten basoan sartu. Limoi zukua, tabaskoa eta gatza eta piperbeltza gehituko dizkiogu abokatari. Indar bete-betean irabiatuko dugu dena, pure fin eta krematsua egiten den arte. Gopor batean utzi eta tipulina eta tomate dadoak erantsiko ditugu. Hozkailuan utziko dugu, freskatu dadin, eta ogi txigortuarekin edo “nacho”ekin jan (tortilla chips).
Etiketak: Abokata
