levitraCialisZappos

HUT OGITARTEKOA (HIRUGIHAR, URAZA ETA TOMATEAZ)

Ogitarteko hau moldeko ogiaz egin daiteke, baina hobekiago gelditzen da ohiko ogiarekin eginez gero.

Opil bat, bitan irekia
Saltsa maionesa
6 xerra hirugihar ketu
Uraza, hosto garbi batzuk
Tomate naturala, xerra batzuk

Padera batean, su bizian frijituko ditugu hirugihar xerrak, ongi gorritu arte. Uzten duten koipeaz bustiko dugu opilaren alde bat. Ondoren, oparo igurtziko dugu beste aldea maionesa egin berriaz. Uraza, tomatea eta hirugiharra gaineratuko ditugu gero. Moldeko ogiaz eginez gero, hiru oinekoa izaten da ogitarteko hau.

Etiketak: ,

zabaldubildudel.icio.us

Iruzkin bat idatzi