ILARRAK URDAIAZPIKOAREKIN SALTEATUAK
800 g ilar fresko, xamur eta txiki (lekak gordeko ditugu, zabalik)
Urdaiazpiko xerra bat, dadotan moztua
10 koilarakada ilar leka salda
Tipulin fresko bat, pikatua
2 baratxuri ale, xehatuak
4 koilarakada oliba olio birjina
Gatza
Ilar lekak egosiko ditugu litro bat urean. Ez daitezela gehiegi egin, gero ere egingo baititugu.
Tipulina gozatuko dugu paderan, olio beroan eta pare bat minutura, urdaiazpiko zatitxoak bertaratuko. Tipula gardentzen hastean —erretzen utzi gabe sekula—, erantsiko dizkiogu ilarrak. Beste bost bat minutu egin eta salda gaineratuko dugu, 10 koilarakada. Su eztian edukiko dugu guztia egosten, bost bat minutuan, salda murriztu arte. Gatz-puntua neurtu eta, beharrezkoa bada, azukre pixka bat erantsiko dugu.
Ilarrak xamurrago eta zaporetsuago. Egosterakoan, hobe dugu motz gehiegian baino.
Etiketak: Ilarra

Maiatza 27, 2010 @ 8:47
Urdaiazpiko xerra noiz erantsiko zaio. Behar bada berdin dio noiz, hasieran ala guztia amaitutakoan baina ez da aipatzen.
Maiatza 27, 2010 @ 8:56
Konponduta, Patxi