XanaxAdderall onlineLevitraADDERALL onlineadderall without prescriptionPhentermine onlinetramadol onlinevalium online

LEGATZA SALTSA BERDEAN

4 legatz solomo, hezurrik gabe, 200 g bakoitzak
2 baratxuri xister, pikatuak
5 koilarakada oliba olio
Ximiko bat irin
Perrexil xehatua
Litro laurdena arrain salda edo ur
Gatza

Olioa isuri eta su eztian jarriko dugu kazola zabal bat. Baratxuria erantsi eta, erre gabe betiere, dantzanĀ hasi dela sumatu orduko gaineratuko dugu irina, pixar bat. Segundo batzuetan edukiko dugu eztitzen, kolorea hartzen utzi gabe. Arrain salda edo ura isuri eta minutu batean edukiko dugu guztia irakiten. Arrainari gatza eman eta saltsan ipiniko ditugu legatz solomoak, azala gora. Su ezti-eztian edukiko dugu arraina 4 bat minutuan, kazolari hara eta hona leunkiro eraginez. Solomoak azalez behera jarriko ditugu orduan, espatula batez baliatuta. Kontuz egingo dugu lan. Beste bi minutuan edukiko dugu arraina gozatzen, kazolari eragin eta eragin.
Garrantzitsua da arraina su eztian berotzea eta kazola leun erabiltzea.
Perrexil xehatua hautseztatuko dugu gainetik. Kazola sutatik atera eta hara eta hona eraginez lodituko dugu saltsa. Gatz-puntua neurtu eta berehala zerbitza dezagun.

Etiketak:

zabaldubildudel.icio.us

”LEGATZA SALTSA BERDEAN” istorioak 4 iruzkin ditu.

  1. Euskarazko lehen mailakoen magazina « Raibabel-(r)en iritzia:

    [...] sukalde errezeta birekin hasi dira: legatza saltsa berdean eta yogurrezko [...]

  2. Inaxio UKn-(r)en iritzia:

    Arrain saldaz edo uraz gain, zainzuriekin datorren ur apur bat gehituta be primeran geratzen da hau.

  3. Lutz Long-(r)en iritzia:

    Horren gauza erraza izanik, zenbat kostatzen zitzaidan plater hau ondo egitea.
    Atzo behatzak txupatu nituen, literalki, ogia saltzan ondo busti ondoren. Eskerrik asko errezetarengatik.

  4. konatxe-(r)en iritzia:

    C’est un plaisir, Lutz!

Iruzkin bat idatzi