xanax onlineAdderallLevitraCialis onlinepuppies for sale

PATATA SALTEATUAK

Patata ertainak, kilo bat
2 baratxuri ale, xehatuak
6 koilarakada oliba olio
Gurin puska txiki bat
Gatza

Patatak zuritu eta cm bat lodiko xerrak egin. Uretan garbitu almidoia kentzeko eta ondo lehortu. Zartagin itsasgaitz handi batean olioa jarri eta patata bota gainera, su bizira hurbilduz, txigortuz joan daitezen. Dugun zartagina handia ez bada, bi txandatan egin; kontua da patatak elkarren gainka ez egotea zartaginean. Maiz eragin, itsats ez daitezen eta alde guztietatik egin daitezen pixkana. Lehortzen direla ikusten badugu, gehitu olio pixka bat, eta erne ibili, denbora guztian olio plama bat hondoan ez dadila falta. Suaren indarrari puntua hartu behar zaio, eta igo edo jaitsi, nola egiten ari diren kontuan hartuz. 35en bat minutu pasatakoan, patatak ongi txigortu eta eginak daudenean, baratxuri xehatua gehitu eta beste buelta batzuk eman, gurina gehitu, haiek xurga dezaten. Gatz pittin bat eman eta mahaira.

Etiketak:

zabaldubildudel.icio.us

Iruzkin bat idatzi